Petronorrek, bere operadoreek segurtasun eta ingurumen gaietan duten gaikuntza hobetu nahian, beste urrats bat egin du operadoreentzako ikastaroen diseinuan, industria mundurako balio duen titulu ofiziala lortu baitu. “Gero eta trebakuntza berezituagoa egin behar dugu, gure enpresen eskakizunak betetzen dituena, prestakuntza dualaren aldeko apustua egiten duena, benetako praktikez, berezitasuna gehiago fintzeko. Gaurkoa bezalako akordioek pertsonen enplegugarritasunean eragin erreala daukate eta laneratzean eraginkor izatea ahalbidetzen digute” esan du Angel Toñak.
Euskadin berritzailea den eta prestakuntza duala biltzen duen proiektu baten barruan sortu da ziurtagiria. Horrela sendotu egin da findegiak ingurumen gaietan oinarritik lan egiteko egin duen apustu garbia. Zentzu honetan, Emiliano Lopez Atxurrak hurrengoa azpimarratu du: “Petronorrentzako ingurumenak praktika hobeagoak esangura du, ez da arazoa, transformatzeko, aldatzeko aukera palanka da. Ingurumenak prestasun gehiago, ezagutza gehiago eskatzen digu eta funtzionaltasun horretatik trebakuntza plan hau guztioi ondo etorriko zaigu. Lehendabizi prestatzen dauden horiei, bigarrenik Petronorri, plantan jarduera profesionala garatzeko kualifikazio egokia duen giza kapitala duelako, eta hirugarrenik, programa honen berezitasunetako bat, Petronorren garatutako prestakuntza zein lanarekin jasotzen duten esperientzia, ondoren, lan merkatuan balioko zaiela, edonon”.
Juanma Secok bere aldetik Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak plantako operadoreen trebakuntzan ia 20 urte daramatzatela aipatu du, eta hurrengoa gaineratu: “17 ikastaro berezitu garatu ditugu, eta Findegian lanean dauden 400 pertsona inguru ikastaro hauetatik pasatu dira”.
Ikastaroko 25 pertsonak proiektuan parte hartzen eta titulua eskuratzen lehenengoak izango dira. Prestakuntza prozesu hori joan den urtarrilaren 25ean hasi da eta uztailaren amaiera aldera amaituko da. Guztira 920 orduko ikastaroa izango da. Behin ikastaroa amaituta, Lanbidek Ingurumen Kudeaketako Profesionaltasun Ziurtagiria emango die hura gainditzen duten pertsonei.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.