Emiliano Lopez Atxurra: “Petronorrentzat Ingurumena ez da arazoa, lehiakortasun eta eraldaketa faktorea baizik”

Emiliano Lopez Atxurra bere hitzaldia ematen.
“Ingurumena ez da arazoa Petronorrentzat, baizik eta aldaketa palanka, gure prozesuetan transformazio teknologikoa zein digitala ahalbidetzen digun tresna, gure lehiakortasun faktorea. 2016rako aurreikusi diren inbertsioak 60 milioi euro ingurukoak dira” esan du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak.

Lopez Atxurrak adierazpen hauek egin ditu, garapen iraunkorra eta ingurumena merkatuko aukera gisa aztertzera bideratutako, eta Balmasedan antolatutako, Enkarterri Gosarien jardunaldiaren baitan. Bere hitzaldian zehar hurrengoa aipatu du: “Petronorrek energia saltzen du, erregaitik elektroietara, eta merkatuaren garapenaren mende dago, horregatik ekoizpen plantak findua izan behar du. Sartu garen trantsizio energetikoaren inguruan pedalei ematen jarraitu behar dugu, findegiak gizarte erantzukizuna ere baduelako”.

FMUaren eraikuntzak findegiarentzat izan duen garrantziaz galdetu zaionean koke plantarik gabe Petronorren bidegarritasuna ez lukeela existituko ziurtatu du. Horrez gainera hurrengoa komentatu du: “lehiakortasunaz hitz egitea hezkuntzaz hitz egitea da. Petronorrek etorkizuna dauka etengabeko prestakuntza egokia duen giza taldea baldin badugu”.

Petronorren presidenteak bere mintzaldia amaitu du “inguruan ekoizpen zein berrikuntza kapazitateak trakzionatu behar duen eta egiten duen konpainia” izan behar direla azpimarratuz, baita elkarrekin lan egiteko mekanismoa aktibatu behar dela gaineratuz ere, “elkarrekin ahal dugulako eta elkarrekin joan behar gara”.

Argazkiak, hemen.