Batzarrean zehar, aurreko urteko auditoretza planaren garapena aztertu eta urte honetarako irizpideak zehaztu dira, baita bere sustapen zein hobekuntzarako ekimenak ezarri ere. Era berean, Findegiaren Zuzendaritzak barne kontu-ikuskaritzei pisu zehatz eta berezia eskaini nahi die, II. Petronor Barriaren lerro estrategikoen zabalkuntza graduaren zehaztapenean trena klabeak izan daitezen, Petronorren bultzatu nahi den kultura aldaketaren ebidentzia objektiboak izateko.
Auditore Liderren taldeak teknikari zein sailburuek osatzen dute. Honako hauek prestakuntza daukate Petronorren sinestamendutako Kudeaketa Sistemen araudietan (Kalitate ISO 9001, Ingurumen ISO 14001 eta Segurtasun, Lan Osasun zein Istripu Larrien OHSAS 18001) eta kontu ikuskaritzan ere esperientzia handia daukate. Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatua eta Jose Terol Repsolen Segurtasun zein Industria Ingurumen zuzendariak ere haiekin izan dira.
Esan beharra dago 2016 urte honetarako 17 barne kontu-ikuskapen ezarri direla, beste zentro arteko eta kanpoko egiaztatzaile independenteek egindakoez gainera