Novia Salcedo Fundazioaren Lanaldi programa hezkuntzan berritzailea den ekintzatzat aitortua izan da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren bitartez. 2016 urte honetarako helburuetako bat enpresa eta Bigarren Hezkuntzako irakas-guneen artean harreman estuagoa ezartzea da. Honela batxilergoko lehen mailako ikasleek etorkizunean izan nahi duten unibertsitate prestakuntza duten pertsonen lan jarduera ezagutu dezakete.
Lanaldi programak dimentsio handia hartu du eta orain arteko ikasturte akademikoan 15 zentroetako 853 ikaslek hartu dute parte ekimenean. 300 ikasle inguruk parte hartu edo parte hartuko dute egun hauetan profesionalen segizio jardueran, horietako 5 Petronorren. Horretarako, profesionalen segiziorako 619 plaza boluntario eskaini dira; horietako 6 Muskizko findegikoak dira.