Gaur, asteartea, goizaldeko 7,30ak inguruan, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako zulaketa eta mozketa-operazioan zehar, askatzea izan da ganberan, koke hautsa ingurura, kanpora, isuriz.
Tamalez, momentu horretan zegoen haizearen eraginez, partikula horiek ez dira Findegi barruan geratu, San Julian auzoko guneetan baizik. Berehala Petronorren langileak guztiaz ohartu dira.
Muskizko Udalaren Larrialdiak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Ikuskaritza informatu dira, baita beharreko garbiketa zerbitzuak eta auzokideen arretarako baliabideak eskaini ere.
Lerro hauek idatzi bitartean Eusko Jaurlaritzaren kideek instalazioak zein kaltetutako guneak ikuskatzen dihardute.
Petronorrek, eragina sentitzeaz gainera, barkamena eskatu nahi du eragindako eragozpenengatik.