Atyla ontzia, antzinako Itsaso Petronor, Itsas Museora heldu da

Atyla itsasonztia Ramon de la Sota kaian.
Atyla eskola ontzia, aitzinean Itsaso Petronor deiturikoa, Bilboko Itsas Museora heldu da eta bertan izango da ekainaren 6rarte.

Atyla, jatorriz Itsaso Petronor deitutakoa, bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalera duena. 1982an eraikitzen hasi zen, Muskizko findegiaren laguntzaz, Lekeitioko Marea Errota ontziolan.

Gaur egun Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz. Euren helburuetako bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola, adorea, komunikazioa eta talde lana. Goletak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren jarduera didaktikoetan parte hartuko du eta Ramon de la Sota kaian izango da ekainaren 6rarte.