VII. Petronor Futbol Kanpusean izena emateko epea zabaldu da

VII. Petronor Futbol Kanpusa.
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, zazpigarren urtez,  futbol-kanpusa antolatu dute, 5-12 urte bitarteko umeentzako. Izena emateko epea zabaldu da.

Ohikoa den moduan kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehena ekainaren 27tik uztailaren 1era izango da, 9:45etatik 13:30etara, Gallartako San Miguel zelaian. Bigarren txanda uztailaren 4tik 15era izango da,  9:45etatik 18:30etara, Muskizko El Malecon zelaian. Izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute: trebetasun-txapelketak, penalti-txandak, futbol-tenisa, punteria-dema, hezkuntza-jarduerak, eskulanak, irakurketa-tailerrak, aisialdirako ekintzak, kirolaniztuna, etab.

Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.

Parte hartu nahi duenak izena eman dezake www.bypeventosdeportivos.com webgunearen bidez

Informazio gehiago, hemen.