Petronorrek CEDEII-k antolatutako Ekintzailetza eta Ingeniaritzaren inguruko Kongresuan parte hartuko du

CEDEII-k antolatutako Ekintzailetza eta Ingeniaritzaren inguruko Kongresua.
Industria Ingeniaritzako Ikasleen Estatu Kontseiluak (CEDEEII), apirilaren 5etik 7ra, Bilboko Bizkaia Aretoan antolatuko du Ekintzailetzaren eta Energiaren inguruko XL Biltzarra. Urko Urbizu Petronorren Energia Kudeaketaren zein CO2 Murrizketaren buruak ekitaldian parte hartuko du.

Datorren asteartean, apirilak 5, 18:30etatik 20:00etara, biltzarrari hasiera emango zaio automobilgintzaren etorkizuna aztertuz. Apirilaren 6an jardunaldia bi zatitan banatuko da. Goizez, 11:30etatik 13:00etara, kualifikazio altua abantaila lehiakortzat tratatuko da eta arratsaldez, 17:30etatik 20:00etara, energia ereduaz mintzatu eta eztabaidatuko da,  Urko Urbizuk,  Foro Nuclear, EDP Energia zein  Goiener-en ordezkariekin batera, parte hartuko duen mahai-inguruan.  Ostegunean, apirilak 7, topaketari amaiera emango zaio bi zatitan ere banatutako jardunaldiaz: arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara enpresa, marketing-a eta berrikuntza izango dira landuko diren gai nagusiak eta, ondoren, 18:30etatik 20:00etara, 4.0 Industria ikertuko da.

Sarrera librea izango da eta nahi duenak joan daiteke.

Kartela, hemen.