Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak Gallarta-Gallarta VII. Zikloturista Ibilaldia antolatuko du igandean; aurten ere Petronorren babesaz.
Aurten ibilbidea aldatuko da, Bizkaiko eta Arabako errepideetatik igaroz. 97 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasiko da Gallartako (Abanto-Zierbena) institututik eta La Arena, Muskiz, Sopuerta, Humaran, Sodupe, Okondo, Menagarai, Artzeniega, Gordexola, Sodupe, Humaran berriro ere, Galdames, Muskiz eta Putxetatik pasatuko da, Gallartara bueltatu arte.
Ibilaldian parte hartu ahal izango du 16 urtetik gorako eta Federazio Baimena indarrean duen edozein pertsonak. Lizentzia indarrean ez dutenek eguneko lizentzia hartu dezakete ibilaldian parte hartzeko. Izen ematea egun horretan bertan egin ahal izango da, Dolores Ibarruri Institutuan, goizeko 7:30etatik aurrera eta ibilaldia hasi baino 30 minutu lehenagora arte.
Informazio gehiago, hemen.