G4 Desulfurazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, mantenu lanak amaitu ostean, G4 Desulfurazio Unitatea martxan jartzeko aurretiko lanak hasi direla. Bere abian jartzea apirilaren 10etik aurrera izango da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.