200 txirrindulari inguruk Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren zazpigarren edizioan parte hartu zuten atzo, frogaren partaidetza errekorra hautsiz.
Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak antolatutako eta Petronorrek babestutako martxa goizeko 9:00etan hasi zen Gallartako Dolores Ibarruri Institututik. 97 kilometroko froga Bizkaiko zein Arabako errepideetatik igaro zen. “Ibilbidea zikloturistagoa da, aurreko urteetan baino errazagoa, herrikoiago izateko. Las Calizas kendu ditugu, gogorra zelako, eta Artziniegako gunetik eramangarriagoa da”, azaldu zuen Txetxu Santos Txirrindulari Elkarteko entrenatzaileak.
Puntuagarria ez zen froga amaitzerakoan txirrindulari guztiek Spiuken udarako eskularru eta belarriak jaso zituzten. Gainera partaideen artean 7 maillot eta kulotea zozkatu ziren.
Argazkiak, hemen.