Egitasmo honi esker, berrikuntzaren aldeko apustua egingo da ezgaitasunen bat daukaten pertsonen trebetasunak garatzera, autonomia pertsonala sustatzera eta gaitasunak hobetzera bideratutako proiektuetan, betiere prestakuntzaren bitartez.
Saria 100.000 eurora arteko laguntza ekonomiko batean datza, ebaluazio irizpideen arabera epaimahaiak aukeratutako proiektu bat edo batzuk garatzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da.
Eskaerak jasotzeko epea bukatu ondoren, ebaluazio prozesua hasiko da. Lehenengo fasean, bost entitate kolaboratzaileek guztira 13 proiektu aukeratuko dituzte. Aipatutako entitate kolaboratzaileak Ezgaitasunerako Enpresen Elkartea (AEDIS), Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa daukaten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE), Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioa (CNSE), Pertsona Gorren Familien Espainiako Konfederazioa (FIAPAS) eta Feafes Enplegua Elkartea (osasun mentalaren elkartea) izango dira. Bigarren fasean, gaian inplikatutako entitateetako kideek eta aditu aholkularien talde batek osatutako diziplina anitzeko epaimahaiak hamahiru proiektu horiek ebaluatuko ditu; irabazlea proiektu bakarra edo proiektu batzuk izan daitezke. Deialdiaren ebazpena 2016ko ekainean jakinaraztea aurreikusi da.
Ezgaitasunen bat daukaten pertsonen garapen pertsonala lortzera bideratuta egoteaz gain, berritzaileak eta taldean lan egitea, esfortzua, elkartasuna eta erantzukizuna sustatzen dituzten proiektuak ere aintzat hartuko dira, horiexek Repsol Fundazioaren balioak ere badirelako.
Informazio gehiago, hemen.