Petronorrek lankidetza-hitzarmena sinatu du Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundearekin, herri segurtasunaren errefortzuan laguntzeko helburuz, Babes Zibileko boluntariotza bermatuz, prestakuntza ekimenen eta baliabide materialen hornikuntzaren bidez, “Kanpoko Desfibriladore Erdiautomatikoa” eta “emergentzia kasuetan jarduteko motxila” adibidez.
Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketaren eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Borja Liaño Muskizko alkateak sinatutako lankidetza –hitzarmenean oinarrituz, findegiak garatuko diren prestakuntza ekintzen finantzaketan parte hartuko du, eta Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundearen esku jarriko ditu instalazioak, baita logistika baliabideen hornidura eta lagapena ere.
Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundea beti agintari eskudunen eskaeraren ondorioz jarduten du, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Euskal Sistemaren agindupean. Irabazi asmorik gabekoa, bere eginkizun nagusia larrialdi kasuetan pertsona zein ondasunetan arreta izatea da.
Hitzarmena, hemen.
Bideoa, hemen.