Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuaren eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren agurraren ostean, Itsas Foroaren kideek findegiaren instalazioak bisitatu zituzten, Manu Nuñez Ekoizpen zuzendariaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanen zuzendariarekin batera. Ondoren, Luzero Puntako itsas-terminalera gerturatu ziren. Bertan, Imanol Olabarria terminalaren buruak kontrol gela eta amarralekuak erakutsi zizkien, baita itsasontzien maniobra kontrola azaldu ere. Bisita amaitzean Muñatones Jauregira bueltatu ziren beraien lan bilera izatera.
Euskal Herriko Itsas Foroa 1993an irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da eta 1999tik Eusko Jaurlaritzak Kluster gisa onartu du. Euskal Herriko Itsas Foroa enpresek, elkarteek eta erakundeek osatzen dute eta bere zeregina euskal itsas sektoreko enpresen ordezkaritza, defentsa, sendotzea, sustapena eta lehiakortasunaren hobekuntza dira, eta horretarako hainbat Ardatz Estrategikotan (Nazioartekotzea, Teknologia, Bikaintasuna Kudeaketan, arlo Finantzario-fiskala, Prestakuntza eta Pertsonak, eta Komunikazioa, Informazioa eta Ordezkaritza) zerbitzuak eskaintzen ditu. Euskal itsas sektoreak EAEko ekonomian garrantzi berezia du BPGaren % 1,74 inguru baita.