Petronorrek urtarrilean abian jarri zuen 2017ko egutegia osatzeko argazki txapelketaren lehen fasea. Bere Facebookeko orri korporatiboaren bitartez, Muskizko, Zierbenako eta Abanto-Zierbenako bizilagunek argazkietan jaso dezakete boluntarioek kirol, gizarte, kultura eta ingurumen jardueretan egiten duten lana. Lehenengo fase hau datorren apirilaren 30an amaituko da.
Petronorrek bere hurrengo egutegian findegiaren inguruko herriak, leku eta paisai ederrekin, islatzea nahi du. Horregatik, maiatzaren 1ean txapelketaren bigarren faseari hasiera emango zaio, “Zure herriaren irudiak” goiburuz, eta urriaren 15ean bukatuko da.
Lehiaketaren hasieratik jasotako argazki guztien artean (gehienez 3 partaide bakoitzeko) 2017ko Petronor egutegirako 12 irudiak aukeratuko dira, arte zein kulturarekin erlazionatutako inguruko 4 pertsonek osatutako epaimahaiaren bidez. Epaimahaiaren erabakia urriaren 19an ezagutaraziko da Facebookeko orri korporatiboaren bidez. Gainera, herri-bozketa irekiko da, urriaren 20tik azaroaren 10era, 3 argazkirik onenak aukeratzeko. Azaroaren 14an 3 irudi irabazleak ezagutaraziko dira, eta bere autoreei saria emango zaie.
Parte hartu, hemen.