900 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo Donibaneko zelaian Mello Sariaren bosgarren edizioan parte hartzeko; zale zein profesionalentzako trail running froga, oinez edo korrikan egitekoa.
Gizonezkoen mailan Ismael Razga izan zen lasterketaren garailea, Walter Becerra eta Raul Camararen aurretik. Emakumezkoen kasuan Oihana Kortazarrek helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen, Virginia Perez bigarren eta Montse Alvarez hirugarren.
Muskizko korrikalarien sailkapenari dagokionez Alfonso Fernandez izan zen txapelduna, Jorge Berezo bigarren eta Nacho Ferreira hirugarren. Emakumeen artean Leire Liañok irabazi zuen, Marta Antoñana eta Eva Romonen aurretik.
12K lasterketako senior mailan Imanol Perez eta Argiñe Etxabe txapeldun bilakatu ziren. Kadete mailan Aitor Insaustik eta Lide Urrestarazuk irabazi zuten, eta juniorretan Aitor Ajuriak eta Irati Zubizarretak.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria zenbait trofeo emateaz arduratu zen.
Gainera, V. Mello Sariaren ekintza paralelo gisa, El Cerro Kirol-Kultura Elkarteak CIDAren (Kirolari Anonimoen Nazioarteko Kongresua) lehenengo edizioa antolatu zuen larunbatean, Muskizko Meatzari Aretoan. Ekitaldiak erronka handien protagonistak diren kirolari ez profesionalak bildu zituen, haien artean: Carlos UltraRun (250 kilometroko eta laguntzarik gabeko frogetan 20 urte parte hartzen daramatzan kirolaria), Sandra Corcuera (4 aldiz Retrorunningen munduko txapelduna), Julen Urdaibai (7 ultramaratoi egindakoa), Javier Conde, Imanol Loizaga, Berna Angulo, Antonio Bores eta Alfredo Irusta.
Argazkiak, hemen.