Petronorrek jakinerazi nahi du 3. Plantako AK3 Alkilazio Unitatearen etenaldi programatuari ekin zaiola, mantenu lanak egiteko. Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.
Lanak amaitu ostean unitatearen martxan jartzeaz informatuko da. Bere abian jartzea ekainaren 10etik aurrera aurreikusi da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.