Puñetek beren hiru alderdietan Petronorren zifra handiak aurkeztu ditu. Enpleguaren sortzaile bezala, 950 langile ditu, 1.000 langile inguru mugitzen dituen kontratisten kopurua eta ingurunean 5.000 lanpostuko eragina. Hornitzaileen eragilea da, azkeneko hiru urteetan Bizkaiko 780 enpresari 433 milioi euroko erosketak egin dizkion neurrian. Eta zergapeko modura, 2015. urtean Foru Ogasunari 738 milioi euro eta Udalari 3 milioi euro ordaindu dizkio.
Hidrokarburoen salmenta-prezioari dagokionez, Petronorreko kontseilari ordezkariak gogorarazitakoaren arabera, litro gasolina eta gasolioaren salmenta prezioa litro ur ontziratuaren antzekoa da, baina hurrengo aldearekin: petrolioa ateratzeko oso toki ezkutuetan teknologia handia behar dela, itsasotik Zierbenaraino ekarri behar dela, bi mila langileri lana ematen dion industria-instalazioan findu behar dela eta zerbitzu-estazioetaraino banatu behar dela. Are gehiago, azkeneko prezioaren % 57 zergek eramaten dute.
Puñeten esanetan, Petronorrek 2009. urteaz gero galerak izan zituen petrolioa fintzearen negozioan, nahiz eta emaitzak ondarearen baldintzetan orekatu. Arazoa nabarmena suertatu zen 2013. eta 2014. ekitaldietan, petrolioaren prezioa jaitsi ondoren, ondarearen galerak eta operazioen galerak batu zirenean. Zehaztutako talka-planaren eta “Petronor Barria” proiektua aplikatzearen ondorioz, marjinak igotzearekin batera, Petronor 2015. urtean irabazietara itzuli zen eta 197,7 milioi euroko emaitza positiboa izan zuen.
Findegien etorkizunari dagokionez, Puñetek jakinarazitakoaren arabera, azkeneko zazpi urteetan hogei findegi baino gehiago itxi dira Europan, lehiakortasun, energia eraginkortasun eta ingurumen neurrien eskakizunei erantzun ezinik. Kontseilari ordezkariak adierazitakoarekin bat, Muskizko findegia duela bi urte “Petronor Barria” asmo handiko planean murgilduta dago eta erronka berriei erantzuteko da. Bere ustez, “gauzak eboluzionatzen ari diren bezala, etorkizunean petrolioak munduan industriaren eremuan erreferentziazko energia izateari utziko dio eta batez ere mugikortasunean beste energia iturri batzuen aldeko apustua egin beharko da”.
Elkarrizketa osoa, hemen.