Jose Ajuriaguerra eta Belen Morato, Bizkaiko XI Tiragoma Txapelketaren irabazleak

Sailkatutakoen talde argazkia.
Jose Ajuriaguerrak eta Belen Moratok irabazi zuten, larunbatean, Petronorrek babestutako Bizkaiko XI Tiragoma Txapelketa. Txikito de Gallarta frontoian izan zen eta 11 taldek eta 42 tiratzailek parte hartu zuten.

Gizonezkoen banakako mailan Jose Ajuriaguerra izan zen garailea, Alfonso Acero eta Juan Carlos Mendiberen aurretik. Emakumezkoen mailan Belen Moratok irabazi zuen, Alicia Casado bigarren izan zen eta Ismene Carreras hirugarren.

Haur-kategorian sailkapena honela gelditu zen: Aingeru Martin lehenengo –bere mailan oraingo Espainiako txapelduna- Oier Estepar bigarren, Urko Cornejo hirugarren eta Eneko Urkiza laugarren. Gazte kategorian Asier Rodrigok irabazi zuen, Asier Amadeu eta Erlantz Martinen aurretik.

Taldeen sailkapenari dagokionez, Otxaran izan zen txapeldun (Zalla, Sopuerta eta Gallarta barne), Hiruk Barakaldo eta Trapaga) bigarren postua lortu zuen eta Kanpogane (Mungia) hirugarrena.

Argazkiak, hemen.