Fuel-olioaren kontsumoa jaisteak eta merkatuaren gorabeherek lehiakortasun-mailari eusteko behar ziren inbertsioak garaiz egin ez zituzten birfindegiek beren ateak itxi beharra edo banaketarako biltegi hutsak bilakatzea eragin dute. Guztira, hogeita sei (26) birfindegi itxi dira 2009. urtetik egunera Europako 12 herrialdetan, eta beste sei beren ateak ixteko bidean daude Frantzian, Holandan, Irlandan, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Alemanian, baldin eta Europar Batasuna lehiakortasunaren eta ingurumenaren alorretan ezarririk dituen eskakizunei egokitzen ez bazaie.
Petronor, hasiera batean, Santurtziko zentral termikoetarako fuel-olioa fabrikatzeko sortu zen. 2005. urtean, berriz, 850 milioi euroko inbertsioa egitea erabaki zuen, fuel-olioaren produkzioa gutxitu eta gasolinaren eta gasolioaren ekoizpena handitu ahal izateko. FMU (Fuel-olioa Murrizteko Unitatea), herritarrek ‘koke-ikatz planta’ deritzena, 2011. urtean inauguratu zen, eta Euskadiko birfindegi bakarrak irautea bermatzen duen inbertsioa da.