Petronorrek urtarrilean abian jarri zuen 2017ko egutegia osatzeko argazki lehiaketaren lehen fasea. Bere Facebookeko orri korporatiboaren bitartez, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako bizilagunek boluntarioen lanaren inguruko argazkiak bidali zituzten. Orain “Zure herriaren irudiak” izendatutako bigarren fase honetan Findegiak bere inguruko herriak, leku eta paisai ederrekin, islaturik ikusi nahi ditu. Bigarren parte hau urriaren 15ean bukatuko da.
Txapelketaren hasieratik jasotako argazki guztien artean (gehienez 3 partaide bakoitzeko) 2017ko Petronor egutegirako 12 irudiak aukeratuko dira, arte zein kulturarekin erlazionatutako inguruko 4 pertsonek osatutako epaimahaiaren bidez. Epaimahaiaren erabakia urriaren 19an ezagutaraziko da Facebookeko orri korporatiboan. Gainera, herri-bozketa irekiko da, urriaren 20tik azaroaren 10era, 3 argazkirik onenak aukeratzeko. Azaroaren 14an 3 irudi irabazleak ezagutaraziko dira, eta bere autoreei saria emango zaie.
Parte hartu, hemen.