Petronorrek, mantentze-lanetarako enpresa kontratistekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin batera, batetik, fintze-instalazioetan beren funtzioak bete behar dituzten pertsonen profil profesionala eta, bestetik, profil desberdinetan berezko gaitasunak lortzeari atxikitako prestakuntza definituko ditu. “Gure inguruko gazte zein jendeari zuzendutako geroko prozesuaren hasiera izatea espero dugu” azpimarratu du Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak.
Gainera Findegiak, sinatu duten hiru Udalekin, mantentze-lanetarako kontratek udalerri horietako langabetuak kontrata ditzaten sustatu eta erraztuko du. “Petronorrek bere instalazioak mantentzeko duen exijentzia mailari balioa emateko bitartekoa gara” azaldu du Antonio Barrenechea Tamoinen kontseilari delegatuak.
Udalek langabetuen prestakuntzan ekonomikoki lagunduko dute, horien enplegagarritasuna hobetzeko helburuz. Zentzu honetan Borja Liaño Muskizko alkateak hurrengoa aipatu du: “gure xedea herriko langabetu poltsetan dauzkagun pertsona horiek gaitzea da, lana dagoenean kontratu enpresek zein findegiak eskatzen duten prestakuntza izan dezaten, lan egin ahal izateko”. Horren ildora, Maite Etxebarria Abantoko alkatesak haientzako auzokide langabetuak laguntzeko bide posible guztiak bilatzea “nekaezina” dela gaineratu du.
Hasieran, 2 ikastaro irakatsiko. Bakoitzak 62 ordu iraungo ditu eta guztira 30 partaiderentzat izango dira (ikastaroko 15 pertsona). Proportziozko banaketa egingo da: Abanto-Zierbenako 12 ikasle, Muskizko 12 eta Zierbenako 6. 2016ko maiatzaren 16an hasiko dira, Somorrostro Prestakuntza Zentroan. Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkateak eta Juan Manuel Seco Irakas-gunearen zuzendariak bertaratutako guztiei hitzarmena sinatu izana eskertu diete.
Prentsa oharra, hemen.
Hitzarmena, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.