Petronorrek aurkeztuko du bihar, maiatzak 18, lehen balantza eta Inspîre berrikuntza irekiko programaren emaitzak. Proiektua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) agente zientifiko eta teknologikoei proposatu zitzaien, Findegia jasangarri giza aurrez aurre dituen bi erronka garrantzitsuei erantzuna bilatzeko helburuz: koke-hautsa eusteko sistema hobetu, findegitik kanpora hedatzeko arriskua ekidituz, eta usainek ingurunean izandako eragina prebenitu eta murriztu.
Prentsaurrekoa Muskizko findegiko Muñatones jauregian izango da, 12:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea eta Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatua parte hartuko dutelarik.
Bertan ere izango dira Arantza Tapia Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun sailburua; Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatea; Borja Liaño Muskizko alkatea eta Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkatea. Baita Gaiker, Ikerlan eta Tecnalia teknologia-zentruen, EHU/UPV-eko Materialen Fisika Zentruaren, Mufer zein Addimenen eta Kontrata-enpresen ordezkariak ere.