Repsol Fundazioak FP Energia programa pilotua amaitu egiten du honela. Ekimen honek berrikuntza sozialeko proiektuak laguntzen ditu, Lanbide Heziketan tituludunek edo ikasleek garatu badituzte. Programak Tknikaren (Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuaren Zentroa) eta Madrilgo Udalaren laguntza izan du. Zentzu honetan Iñaki Mujika Teknikaren zuzendariak hurrengoa aipatu du: “Repsol Fundazioarena bezalako bultzada ongi etorria da eta uste dut oso eredu interesgarria landu dugula. Jarraitu dezan animatzen dut, Repsol Fundazioak ekiteko ideiarekin gugana jotzen duten beste erakundeentzat erreferentea baita”.
2014. urtean abian jarri zen ekimen honi esker, taldeek hamabi mila euroko laguntza ekonomikoa jaso dute proiektua garatzeko eta proiektuko beste hamar mila eurokoa lanbide heziketako zentroetarako -Repelega LHII, Usurbil LHII, San Jorge LHII eta La Paloma BHI-, behar zituzten material eta instalazio guztiak eskuratzeko xedez. Gainera, tutore adituen aholkularitza izan dute, hain zuzen ere, lanbide heziketako zentroetako sei irakasle eta hamabi tutore berrikuntza eta garapen teknologikoaren gaietan espezializatuak. Horiek guztiak Repsolen boluntarioak izan dira eta bi Petronorrekoak (Nacho Corral eta Carlos Pascual). “Proiektu honek agerian jarri du Lanbide Heziketan dagoen talentua, Euskadiko LH erreferentea da. Garrantzitsua iruditzen zaigu LHn dagoen talentu hori ekintzailetzara, proportzio batean, bideratzea. Ekiten jarraitzera animatzen zaituztegu, porrota ezin dizue gogogabetu, porrota arrakasta lortzeko pausoa besterik ez delako”, azpimarratu du Ignacio Egea Repsol Fundazioaren presidenteordeak.
Ildo beretik Muskizko findegiaren presidenteak, Emiliano Lopez Atxurrak, Petronorrek gure herrialdeak izan duen ekiteko espiritua etengabe bultzatzen duela gogorarazi du, baita hurrengoa gaineratu ere: “ardura teknikoren bat duten pertsonek gure Lanbide Heziketa sare ezin hobean prestatzera animatzen ditut”.
Esperientzia honetan parte hartu duten sei proiektuek hurrengoak izan dira:
- Energiarekin… “ni lasai”, eraikinetan energia optimizatzeko hardware-softwarearen sistema (Madrilgo Virgen de la Paloma BHI).
- DISCAPP, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat aparkalekuak aurkitzeko aplikazio mugikorra (Portugaleteko CIFP Repelega LHII).
- EFIROUTE, hornidura ibilbideetan eraginkortasuna eta aurrezpena (Portugaleteko Repélega LHII).
- GAIZ, edateko ur bihurtzeko sistema eramangarri eta autonomoa (Madrilgo Virgen de la Paloma BHI).
- GRAFILT, edateko ur bihurtzeko edo urari gatza kentzeko grafeno iragazkiak (Santurtziko San Jorge LHII).
- TAPI, larrialdiko oharrarekin kontzientziarik gabeko pertsonentzat telelaguntza eskumuturrekoa (Zubietako Usurbil LHII).
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.