Repsol Fundazioak eta Petronorrek LH Energia programaren baitan garatutako 6 proiektuak aurkeztu dituzte

Repsol Fundazioak eta Petronorrek aurkeztu dituzte gaur Lanbide Heziketan tituludunen zein ikasleen sei taldek -Euskal Autonomia Erkidegoko eta Madrilgo lau zentrotakoek- FP Energia programaren baitan garatutako proiektuak. Honela Repsol Fundazioak programa pilotu hau amaitu egin du. Ekimen honek berrikuntza sozialeko proiektuak laguntzen ditu, Lanbide Heziketan tituludunek edo ikasleek garatu badituzte. Programak Tknikaren eta Madrilgo Udalaren laguntza izan du.