Tecnaliak moderatutako eta, Petronorrez gainera, Siemens, Nems Solutions eta Ibarmia parte hartu zuten mahainguruan Urkok hurrengoa aipatu zuen: “Findegian, gure plataforma digitalean gure bezero eta bazkideak sartu nahi ditugu, ingurune digitala sortzeko, balore katearen emaitzak biderkatzeko”. Gainera, Big Dataren garrantziaz galdetu ziotenean Petronorren “prozesuetarako informazio baliagarria eman ahal diguten txarto erabilitako datu kantitate handia” dagoela jakinarazi zuen, baita Muskizko findegiaren estrategia digitalaren lehen elementua datu kantitate handien biltegiratzea dela gaineratu ere, “ezagutza horiek adimen praktikoan eraldatzeko”.
4.0 industria lortzeko traben inguruan eztabaidatuz, Urbizuk garatzen den edozein aldaketa indarrean dagoen araudia bete behar duela azpimarratu zuen, “murrizketekin, arriskuak kontutan izanez eta behar izanik berriro egiaztatuz”. Horrez gainera, teknologia berrietan inbertitzeko eta erakundeak zein pertsonak aldaketei moldatzeko beharraz mintzatu zen, “teknologiaren botere guztia ateratzeko”.