Lehiakortasuneko Sare Interamerikarraren (RIAC) Lehiakortasun Azpinazionaleko Aditu taldeak Petronor bisitatu du Findegiaren eragin sozioekonomikoa ezagutzeko xedez.
Bisitan zehar Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak findegiaren esperientzia azaldu die Euskadiko enpresa traktore gisa, ez bakarrik bilketan duen esperientziagatik, baizik eta bultzatzen duen Oil & Gas sektoreko hornitzaileen plataforma bezalako ekimenengatik. Aurkezpenaren ostean bisitariek bertako instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutuak), Latinoamerikako Garapen bankuak (CAF) eta Lehiakortasuneko Sare Interamerikarrak (RIAC) antolatutako honako bisita hau, Donostian, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean garatzen ari diren GTSC jardunaldien (Lehiakortasun Azpinazionaleko Aditu Lan Taldearen Batzarraren) baitan dago.