Koldo Gonzalez de Audikana: “oil & gas hornitzaileen garapenerako plana kultura aldaketa eta etengabeko hobekuntza suposatzen du”

Koldo Gonzalez de Audikana bere hitzaldia ematen.
“Oil & gas hornitzaileen garapenerako plana kultura aldaketa eta etengabeko hobekuntza suposatzen du. Aitzindariak izan nahi dugu eta lidergo zein erreferentzia bokazioa daukagu esparru honetan Repsol Taldean” esan du Koldo Gonzalez de Audikana Petronorren Erosketa eta Kontratazio buruak, BECen, maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, izan diren  Oil & Gas Conferences jardunaldietan.

Bere mintzaldian zehar Koldok, findegiaren inguruko aurkezpena egiteaz gainera, Petronor Barriaren baitan dagoen Hornitzaileen Trakzio Plana zertan datzan azaldu zien, atzo, bertaratutako guztiei, baita programa honen helburuak ere: “hornitzaile lehiakorren sarea sortu, inguruneko gizartearen eskakizunei erantzuna eman, eta gure instalazioen segurtasuna, fidagarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetu”. Gainera, Petronorrek hornitzaileekin duen jokaera ereduak ezagutzera eman zituen, win-win kontzeptuan oinarritutakoak, eta hornitzaile estrategikoekin jarduteko heldutasun eredu berriaren garapenaren berri eman zuen, ebaluatu ahal izateko eta enpresa hornitzaile horien hobekuntza baieztatzeko ekintza planak sortzeko.

Planaren trakzio lerroak laburbildu ondoren, Gonzalez de Audikanak hornitzaileekin hasitako RSC ekintza batzuk aipatu zituen, etika eta portaera kodea, gizarte kontu ikuskatzeak eta kalifikazio prozesuetan RSC irizpideak, adibidez. Era berean, kostu finkoak murrizteko kpi kontrolaz, aldakor bihurtuz, helburuak partekatzea ahalbidetzen duen, aritzearen balorazio objetiboa egiten duen eta  fidagarritasuna hobetzeko funtsezko balore gisa prestakuntza bultzatzen duen kontratazio eredu berrietara jotzeko posibilitateaz mintzatu zen. Gainera, martxan dauden proiektuetako batzuk nabarmendu zituen: “findegian hornitzaileei produktu edo sistema berriak frogatu zein garatzeko tokia eskaintzen diegu”, RAM, INDAN, TECNALIA, ADDIMEN, MUFER, TUBACEX, TEKNIKER eta ERREKA enpresen partaidetza duten 6-7 laburbilduz, besteak beste.