Petronorrek eta El Correok Muskizko VII. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute

Rufino Manterola Muskizko Udalaren zinegotzia, Ane Epalza Coca-Colaren Komunikazio kudeatzailea, Xabier Sagredo BBKren presidentea, Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, Jose Antonio Peña Muskizko Eskubaloi Taldearen presidentea eta Carmen Manrique El Correoren Marketing zuzendaria, aurkezpenean.
Petronorrek, El Correok eta Muskizko Udalak herriko VII. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute gaur goizean. Froga ekainaren 19an izango da, Pobeñan.

Aurkezpenean zehar Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikariak hurrengoa aipatu du: “Petronorrek inguruko auzokideak bezala parte hartuko du, lehiaketa esparrutik kanpoko kirol jarduera sustatzen, eta eskubaloia bultzatzeko konpromiso solidarioa piztuz. Muskizko Eskubaloi Taldeak senitarteko lasterketan kirol jarduera hau, Pobeñan, egingo dugun erakunde zein pertsona guztion diru-ekarpena jasoko du”.

Lasterketa –BBK eta Coca-Colaren laguntza ere izanik- goizeko 11:00etan hasiko da, ez da  sailkapenik izango eta 700 metro (buelta 1) eta 7 kilometro (10 buelta) arteko ibilbidea egin ahal izango da, Pobeñako hirigunetik. Talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, eta hauek elkarrekin korrika egin eta froga amaitu beharko dute. Gainera, bi anoa-postu eta partaideentzako opariak izango dira.

Parte hartu ahal izateko ekainaren 13a baino lehen izena eman beharko da eta 10€ ordaindu taldeko, hemen.

Bideoa, hemen.