Oscar Sainz, Pop Magoaren espektakuluaz gozatzeko sarrera bikoitzaren irabazlea

Oscar Sainz bere sarrerekin.
Oscar Sainz abantoarra Pop Magoaren espektakuluaz gozatzeko Petronorrek, bere webgunean, zozkatu duen sarrera bikoitzaren irabazlea da.

Oscarrek –Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendutako- zozketan parte hartu zuen, galdera zuzen erantzun eta garaile atera da. Orain, bere semearekin batera Pop Magoaren, Discovery Max kateko magia izarraren, espektakuluaz gozatuko du  bihar, larunbata, 21:00etan, Arriaga Antzokian.

Oscarrek bere semea poz handia hartu duela aipatzeaz gainera, Petronorrek mota honetako ekitaldiez gozatzeko aukera ematea “oso ondo”  iruditzen zaiola gaineratu du.