Proiektuaren asmoa Meatzaldeko enpresa traktoreek eskaintzen dituzten enpresa-aukerez baliatzea da, jarrera eta ekimen ekintzailea duten pertsona langabetuek haien enpresa sortu dezaten. Horretarako, prestakuntza eta aholkularitza emango zaie prozesu osoan zehar. Enplegua sustatzen duten 4-5 enpresa berri sortu nahi dira, Meatzaldeko udalerrietako ekintzaile eta Pyme-en laguntzaz. Javier Larrañaga Urbegi Fundazioaren presidenteak, proiektua ezagutzera emateaz gainera, hurrengoa esan du: “elkarlana funtsezkoa duen enpresa egiteko modua erakutsi nahi dugu, fruituak eman behar dituen lankidetza publiko-pribatua”. Zentzu honetan, Leire Aragon BBK Fundazioaren Gizarte Obraren zuzendariak –proiektuaren laguntzaile-, besteekin elkarlanean aritzeko kapazak garen neurrian “proiektuen garrantzia eta potentzia” handitzen dela azpimarratu du.
Imanol Pradales Bizkaiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako diputatuak, bere aldetik, “eremu publikotik berrikuntza bultzatu beharreko elementu estrategikoa” dela aipatu du, baita hurrengoa gaineratu ere: “arriskatu behar da, erein, ereiten dena egunen batean bilduko delako. Saioak egin behar dira, nahiz eta batzuetan ez asmatzeko arriskua egon, baina akats horietaz etorkizunean aberastuko gara”. Gainera, Petronorren laguntza garrantzitsutzat jo du, “eskualde honetan eta lurralde osoan trakzio enpresa da, erreferentea, eta proiektuan bere parte hartzea eskertu nahi dut, berriz ere konprometitu delako, eta benetan egiten du, garapenarekin kolaboratuz, ez bakarrik ingurunearekin, baizik eta prozesu honetan sortu daitezkeen behar zein aukerei erantzuna eman diezaioketen tokiko hornitzaile sarearekin ere”.
Petronorrek, erosketa eredu berritzailearen bidez, Urbegi Taldea eta gainerako pyme-ekin batera ekimen ekintzaileetatik sortutako negozio berri hauen merkaturatzea errazteko konpromisoa hartu du. Horren ildora, Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikariak Petronorrek ingurunearen garapenarekin, pertsonekin, duen konpromisoa nabarmendu nahi izan du: “gure erabaki guztietan aplikatzen dugun printzipioa erantzunkidetasuna da. Inguruak gutaz espero duena kontutan izan behar da, Petronor bezalako energia enpresaren jardueran nagusi diren industria beharren neurrira”.
Borja Liaño Muskizen alkatea, Xabier Cuellar Trapagaranen alkatea eta Saulo Nebreda Ortuellaren alkatea bertan zirela, Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak ekitaldia itxi du inguruko udalek, tokiko garapen agentzien laguntzaz, egingo duten lana bereiziz.
Informazio gehiago, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.