Euskadiko Energia Industriaren Erronka eta Proiektu Berritzaileen inguruan eztabadaitzera bideratutako jardunaldian zehar Urbizuk hurrengoa ere azaldu du: “guretzako berrikuntza errentagarria da, iraunkorra. Petronorrek berrikuntza prozesu irekitzat ikusten du, zeinetan dagoen talentu guztia aintzat hartu behar da, enpresa barruan edo kanpoan izanik. Horregatik Euskadiko sare zientifiko teknologikoarekin elkarlanean gabiltza. Haiekin elkarrekin lanean egotea asko aberasten gaitu bioi eta sinergia hauek sortzea garrantzitsua da, konfiantza funtsezkoa izanik”.
Gainera, Petronorren Berrikuntza eta Energia Eraginkortasun Sailaren arduradunak Inspîre programaren garapena eta Hornitzaile Trakzio Planaren barruan abian jarritako proiektu batzuk ezagutzera eman ditu, industria 4.0 findegiaren etorkizuneko erronkatzat aipatuz.