VII. Petronor Futbol Kanpusa martxan da

Petronor Futbol Kanpusa.
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, 5-12 urte bitarteko umeentzako, antolatzen duten Futbol-kanpusaren zazpigarren edizioa martxan da.

Beti bezala kanpusa bi txandetan banatu egiten da. Lehena, goizez garatzen dena, pasa den astelehenean, ekainak 27, hasi zen eta bihar, uztailak 1 amaituko da, Gallartako El Campilloko zelaian. Bigarren ume txanda datorren astelehenean, uztailak 4, hasiko da eta uztailaren 15ean bukatuko du. Talde hau goizez eta arratsaldez egongo da, 9:45etatik 18:30etara, Muskizko El Malecon zelaian.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik ere izaten dute.