Guztira 100 beka emango dira, horietatik 25 Erdi Mailako Prestakuntza Zikloentzako (EMPZ) eta 75 Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzako (GMPZ), bakoitza 800 euroko zenbatekoa izanez. Petronorrentzat zehazki 20 beka izango dira, 5 EMPZ-entzako eta 15 GMPZ-entzako.
Lehen aldiz, ikasle interesdunek izena eman ahal izango dute becasfp.fundacionrepsol.com webgunearen bidez. Epea gaurtik, uztailak 1, 2016ko irailaren 30erarte irekita izango da.
Edizio honen beste berritasunetako bat lanbide familien zabalkuntza da. Orain Erdi Mailako Prestakuntza Ziklo edo Goi Mailako Prestakuntza Ziklo hauek ikasten ari direnek beka eskatu ahal izango dute: Elektrizitatea/Elektronika, Ekoizpen Mekanikoa, Instalazio eta Mantenua, Eraikuntza eta Obra Zibila, Energia eta Ura, Kimika, Informatika eta Komunikazioak, Administrazio eta Kudeaketa, Merkataritza eta Marketinga, Osasun eta Segurtasuna, eta Ingurumena.
Esan beharra dago, gaitasun ezberdinak dutenak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a %33 edo gehiagoko ezgaitasun onartua duten ikasleentzat erreserbatuko dela.
Abian jarri zenetik, LH beka programa 400 beka eman ditu inguruan.
Izena eman, hemen.