Bere mintzaldian zehar ekintza hauen garrantzia azpimarratu zuen, bai boluntario zein enpresentzako, boluntariotzaren jarduerarekin erlazionatutako balioek duten enpresa eta gizarte balorea dela eta: “Konpromisoa, erantzukizuna, enpatia… bezalako baloreak, boluntarioen ekintzei atxikiak direnak eta konpainiarentzat balio handikoak direnak”. Enpresak boluntzariotza ekintzak abian jartzera animatzeaz gainera, beste pausu bat eman behar dutela aldarrikatu zuen, kudeaketa maila gorenetik bultzatutako aukerak ematea, langile gehiago ekintza hauetan parte hartzera bultzatzeko helburuz.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak jardunaldian ere parte hartu zuen, korporazio boluntariotzan parte hartzen duten pertsonen gizarte konpromisoa nabarmenduz: “Petronorrek eta Repsol Fundazioak prestatu eta lagundu duten boluntarioak dira. Erantzunkidetasun honek, langile-enpresa, ingurunearen itxaropenak kontutan hartu behar dituen Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren oinarriak eusten dituen kantoi-harria da, kasu honetan lanbide heziketan eta enpresa ekimenen sustapenean zentraturik”.