Bost kontinenteetako 35 herrialdetatik etorritako 311 kirolarik hartuko dute parte, Saiatu Fundazioak antolatzen duen, Paracycling World Cup Basque Country-an. Euskadin urteko txirrindularitza gertaerarik nagusiena da eta hemen izango den kirol egokituaren inguruko ekitaldirik garrantzitsuena.
Prentsaurrekoan Txema Alonso Saiatu Fundazioaren koordinatzaile orokorrak Repsol Fundazioaren, eta bereziki Petronorren, laguntza eskertzeaz gainera, 19 urtetan zehar antolatutako Bizkaiko Paracycling Biran, hurrengoa azaldu du: “podiuma hemen ez da inporta, txapelketan batzuk irabazi dezakete baina inork ez du inoiz galtzen, irabazi beharrekoa irabazi dutelako jadanik, hor izatea, ezgaitasuna gainditzeko erronka hartu eta errepidera jotzea”.
Zentzu honetan Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte zein Erakunde Sailaren zuzendariak, Fundazioak egokitutako kirolaren alde egiten duen apustu gogorra azpimarratzeaz aparte, kirolariei zuzendu zaie: “ez zarete bakarrik lehiatzera joaten, Euskadi zein gizarte osorako eredu izango zarete, nola lanaren eta ahaleginen bidez kirol paralinpikoan mailarik gorenean egotea posible den erakutsiz”.
Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, bere aldetik, kopako kirolari partaideak eta Saiatu Fundazioa bira antolatzen izandako 19 urte horiengatik zoriondu ditu, baita Paracycling World Cup-a antolatzeko erronka berriagatik ere, “merezi dute”. Gainera, Repsol Fundazioaren laguntza eskertu du: “egokitutako kirolarekin urte asko lanean baitarama”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.