Batzarrean zehar Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuak, –Pedro Boyra Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariarekin eta Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariarekin batera- Petronor Barria Planaren bigarren fasea azaldu du, “kultura aldaketa” beharrezkoa dela aipatuz. Gainera, segurtasuna lehendabiziko gauza dela azpimarratu du, “kantoi harria da, funtsezkoa. Segurtasuna ez dugu inoiz ez arriskuan jarri behar”. Ildo beretik Carlos Yoldi Enpresa Jardueren koordinatzaileak helburua “O istripu izatea” dela argitu du: “segurtasuna guztiok egiten dugu eta guztiok tiratu behar dugu gurditik”. Segurtasuna hobetzeko Kontratu Enpresen Ekintza Plana ere ezagutzera eman du.
Jarraian Iñaki Sendin Mantenu buruak segurtasunezko oinarrizko 10 arau azaldu ditu eta, kontratu enpresekin batera, garatutako berrikuntza proiektuak erakutsi ditu, egunero enpresa iraunkorragoa, eraginkorragoa eta seguruagoa izateko xedez eginak: “berrikuntza beharrezkoa da atzean ez gelditzeko. Ideiak jasotzeko zabalik gaude”.
Etenaldi buruak, Julian Mendezek, hitza ere hartu du 2016an programatutako etenaldien emaitzei buruz mintzatzeko, baita etorkizuneko erronkez ere hitz egiteko: “aurretiko lana da gakoa, plangintza eta lanen programaketa”. Cristina Perez Mantenu Gunearen gainbegiraleak, bere aldetik, Zabaldutako LH Dualari buruz informatu du, txandakako erregimenean oinarritutako hezkuntza eredu berritzailea, zeinekin Petronor konprometiturik dago datorren ekitaldian ikastaroa hasteko: “enpresek garrantzia ematen diogu gero eta prestatuago dauden pertsonak izatera, profesional hobeagoak lortzea da helburua”.
Hornitzaile Trakzio Planaren garapena batzarrean aztertutako gaietako bat ere izan da. Planak “kultura aldaketa ekarriko du gure eta zuen langileengan” aipatu du Koldo Gonzalez de Audikana Erosketa zein Kontratazio buruak.
Jardunaldia 2015 Urteko Segurtasun Saria emanez amaitu da. Aurten irabazlea DF Operaciones y Montajes izan da.
Argazkiak, hemen.
Pedro Boyraren adierazpenak, hemen.