Kaiku, Zierbena, Portugalete, Ondarroa, Deusto eta Isuntza bizkaitar arraun-taldeen gazteek parte hartuko dute Bizkaiko Promesentzat apropos burututako “Bizkaiko Energia Ligan”. Ekimena Bizkaiko Arraun Federazioarena da, Bizkaiko Foru Diputazioaren laguntzaz eta Petronor, Elecnor eta Bahías de Bizkaia energia-enpresen babesaz.
Demak jokatuko dira gazte-taldeei aukera emanez, euren nagusiek programaturik dituzten estropadetan parte hartu dezaten, ACTen zein ARC1en mailen egutegi ofizialen barruan. Beti ere lehiaketa ofizialetarako jarri ohi diren balizez, estropada-eremuez eta gainerako lojistikaz baliatuz.
Helburua ez da beheragoko mailen arteko lehia suspertzea baino, bizkaitar arraunketa sustatzea eta izan baden harrobi nabarmenaren indarra agertaraztea.
Gaur bertan, larunbatez, egitasmo honen inguruan bildutako taldeetako arraunlari gazteak elkarren aurka lehiatuko dira Lekeitioko estropadetan, eta ondotik norgehiagoka airtu behar dute, hurrenez hurren Ondarroan, Bilbon eta Portugaleten.