Repsol Fundazioak eta Petronorrek energiaren erabilera arduratsuaz kontzientziatzeko heziketa programa abian jarri dute

Energia Kontzientziaz heziketa programaren tailerretako bat.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek, DBH 2. eta 3. mailako ikasleei zuzendutako,  Energia Kontzientziaz heziketa programaren edizio berria abian jarri dute. Parte hartzeko, irakas-guneek urriaren 14rarte daukate fundacionrepsol.com webgunean dagoen inprimakiaren bidez izena emateko.

Energia Kontzientziaz, modu ludikoan, ikasleei hainbat  hezkuntza zein praktika ekintzak irakasten dien heziketa programa da, energia baliabideen erabilera arduratsua izateko beharraz kontzientziatzeko helburuz.

Irakasleen laguntzaz, ikasleek beren irakas-gunearen energia auditoretza egingo dute eta informerik onenek Energia Kontzientziaz Txapelketan parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa horretan irabazleak zentroaren gastuetarako eskudirutan sarituko dira.

Gainera, proiektu honetan azpimarragarria de Repsol boluntarioen partaidetza. Boluntarioek eskola egun osoa igarotzen dute ikasleekin, hainbat esperimentu egiten lagunduz.

Repsol Fundazioak material guztia eskainiko du eta partaidetza doakoa izango da. Deialdia Bizkaiko, Coruñako, Ciudad Realeko eta Tarragonako probintzietako irakas-guneei zuzendurik dago, baita Madrileko Erkidegoko zein Murtziako eskualdekoei ere.

Urriaren 14arte prestakuntza zentroek izena eman dezakete inprimakiaren bidez  fundacionrepsol.com webgunean.