Aurten ere Repsol Fundazioak, Petronorren laguntzaz, irailaren 26tik urriaren 3rarte, 38 zientzia tailer antolatu ditu IES Dolores Ibarruri, IES Muskiz, Cantarranas Ikastetxea eta Somorrostro Irakas-gunearen lehen hezkuntzako 5. mailatik DBH-ko 4. maila-arteko ikasleentzako. 1000 gazte inguruk tailerretan parte hartu dute.
Ekimen honen helburua gazteen artean zientziarekiko interesa sustatzea da, bere bitxikeria, sormena, berrikuntza ahalmena piztuz, ikasleak modu dinamiko eta parte-hartzailean ikerkuntzara gerturatzeaz gainera.
Bi tailer ezberdin prestatu dira, gazteleraz eta ingelesez, hezkuntza mailetara egokitutakoak. ¡Con mucha Química! tailerra Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta zegoen, eta kimikaren zenbait kontzeptu eta PHan eragiten duten hainbat faktore ezagutarazi dizkie. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ¡La Pelota Loca! antolatu da, polimeroekin erlazionatutakoa, zeinetan fisika zein kimika ikasleak bihurtu dira. Gainera, nola petrolioaren hainbat deribatu jostailuen ekoizpenerako erabiltzen diren ikusi dute.
Argazkiak, hemen.