Ignacio M. Echebarria presidentea, Maria Jose Aranguren zuzendari nagusia eta Eloy Alvarez Pelegry Energia katedraren zuzendaria buru, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren erakunde ordezkaritzak Petronor bisitatu du. Findegiaren presidentea, Emiliano Lopez Atxurra, haiekin izan da.
10 urte bete dira, Deustuko Unibertsitatearen ekimenez, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua sortu zenetik eta, ordutik, erakunde publiko zein erreferentziazko enpresa pribatuen laguntza izan du, horien artean Petronor, sorrera beretik izan dena.
Orkestraren bisita Petronorrera hamargarren urteurrenaren baitan eta bi helburuz gauzatu da. Alde batetik, Petronorri bere etengabeko laguntza eta 10 urte hauetan izandako gertutasuna erakunde zein maila formalean eskertzea. Beste aldetik, igartzen den garai aldaketaren aurrean Lehiakortasunerako Institutuak definitu nahi duen ikuspegi estrategikoan parte hartze zorrotz eta eraginkorra eskatzea.