“Ez da txapelketa eta bere helburua mendizaletasuna piztea da, herria eta bere meatze sustraiak ezagutaraztea” aipatu du Eduardo Mena Abanto-Zierbenako Udalaren Kirol zinegotziak.
Ohikoa denez bi ibilaldi izango dira, 35 kilometroko luzea eta 23 kilometroko motza. “Aurten berritasun moduan ibilbidea aldatu egin da pixka bat. Trapaga eta Barakaldon gehiegi sartzen ginen, Mendibil eta Tojora jaitsiz, eta orain alde hori kendu dugu. Trianoko Mendietatik pasatzen den zatia gehitu dugu, Saucoko zonaldean, oso interesgarria dena, meatze aztarnak baitaude. Horrez gainera, Montaño ere gehitu dugu” azaldu du Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, ekitaldiaren antolatzaile.
Petronorrek, Deiarekin batera ekimenaren babesle denez gero, inguruarekin duen konpromisoa azaldu du, eta honela ezagutarazi du Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuak: “erantzukizun bikoitza daukagu. Lehendabizi inguruarekiko ekarpen ekonomikoa maximizatu, gizarte, kultura zein kirol gai guztientzako ekarpena eta, bestalde, geure ingurumen eragina murriztu. Auzokide onak izan nahi gara eta gure helburuaren zati bat gaurkoa bezalako ekintza eta ekitaldi txikietan islatzen da”. Bingen Zupiria Deiaren zuzendariak ere martxa honen zabalkuntzan eta laguntzan egunkariak duen papera azaldu du, baita Deiarako ekimen honetan parte hartzea suposatzen duen poza aurkeztu ere: “Abanton eroso sentitzen gara eta ahal dugun ekintza guztietan parte hartzen dugu”.
Izena eman, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.