SICLOS, pausu bat gehiago ingurumenaren gaineko jarduketa hobetu eta eragina gutxitzeko bidean

Findegiko kontrol gelek adierazleak erakusten dituen pantaila dute.
Petronorrentzako oinarrizkoa da operadoreek unean bertan beraien jarduerek kalitateari dagokionez eta ingurumenari dagokionez zein eragin duten ezagutzea. SICLOS sistema ezartzeari esker, findegian informazio hori kontrol-guneetara igortzea lortu da, ikusi daitezkeen adierazleen bidez.

Kontrol-operadoreek adierazleak erakusten dituen pantaila dute eta kolore berde, laranja eta gorriei esker, unean bertan jakin dezakete beraien jarduerak onenak ote diren kalitateari eta eraginkortasunari dagokienez.

Sistemak ingurumenari dagozkion zenbait aldagai ditu -hau da, adierazleetan ikusi daiteke inguruaren inmisiorako kabinetan aztertzen den aireak zein kalitate duen- kontrol-gunetik ikuskatzen direnak, eta helburua kolore berdeak definitzen duen mailan mantentzea da, horrek airearen kalitatea “oso ona” dela esan nahi duelako.

SICLOS sistema ezartzea aurrera pausua da eraginkortasuna eta ingurumenaren gaineko inpaktuaren arteko oreka eta jarduketa iraunkorra bermatzeko bidean.