Bufo Kalamita taldearen kideek – Dabi, Anton, Gaizka eta Joseba- perkusion, haize eta hari instrumentuak jotzeaz gainera, tresna hauen berezitasun batzuk, modu entretenigarri eta didaktikoan, azaldu zituzten; adibidez, jatorria, jotzeko era, kultura arteko berdintasun eta ezberdintasunak, gure kulturan barneraturik egotearen arrazoiak, etab.
Muñatones Monumentu-multzotik izandako musikaz beteriko bisita gidatu hau Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egin zen eta El Pobaleko Burdinolak antolatu zuen. Aurtengo jardunaldien leloan, “Migrazioak eta Kultura Ondarea”, azentua jartzen saiatu zen, musika adierazpenaren ikuspuntutik landuz. Antolatzaileak oso pozik daude ekimenak izandako harreragatik, “parte hartu zuten pertsonen baloraketa oso ona izan da, eta horrek Muñatones Gaztelua mota honetako adierazpen artistikoetarako aparteko eszenatokia dela baieztatzen du”.
Argazkiak, hemen.