BIND 4.0ren lehenengo edizio honetan Euskadiko 13 enpresa garrantzitsuk hartuko dute parte, beste 13 estartup-ekin batera (Arabako bi, Bizkaiko hiru, Gipuzkoako bi, Estatuko bi, Frantziako bat, Portugaleko bat, Poloniako bat eta Indiako bat). Elkarrekin industria 4.0rekin erlazionatutako 18 proiektu garatuko dituzte.
Addimen Derioko enpresa da, laserraren bidezko mikrofusioa erabiliz, metalean inprimatze gehigarriko ezarpenean berezitua. Petronorrek startup honi eskatu dio bonbetarako pieza zehatz batzuen ekoizpena; honela beren kalitatea eta fabrikazio denbora hobetuko da. Mota honetako berezitasunetako pieza baten ekoizpen normala 12 hilabetekoa da, Addimenen 3D inprimagailu bidezko fabrikazio sistemari esker denbora 24-48 ordura murriztuko da.
Proiektu hau etorkizunean biltegi birtuala lortzeko aurrera pausoa da, findegiko piezen plano digitalak, 3 dimentsiotan, biltzeko. Biltegi fisikoa izatetik, ordezko piezekin, birtuala izatera pasatuko litzateke, 3D planoez. Honek beharrezko pieza eskatu eta 1-2 egunetan eginda izatea ahalbidetuko luke.