Abian jarriko den ustiategiak kalitatezko produktuak eskainiko ditu, balio erantsi handikoak, betiere tokiko ekoiztegi txikiei kalterik ez eragitea eta ingurumenaren alorrean jasangarria izatea baldintzatzat harturik. Enpresa berri horren gunerik behinena lantegi bat izango da eta ekoizpenaren eretzeko teknika berrizaleak erabiliko ditu, teknologia berrien eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez. Ilusio handiz abiaraziko den proiektu honen bidez, udalerriko talderik ahulenen artean 25 lanpostu sortzea aurreikusi da.
Petronorrek 60 hektarea inguruko lursaila du Itsaslurren, jabetzan, eta lursail horren zati batzuk zenbait erakunderi lagata daude, lehen sektorearen garapena errazte aldera. Egungo akordio honek jarraibidea ematen dio inguruneko itxaropenei erantzuteko findegiak duen helburuari; eta hori lortzeko asmoz, jasangarritasunaren alorreko ekintzak abiarazi behar dira, betiere Gizarte-Erantzukizunaren ikuspegitik, “zeren gizarte-berrikuntza enpresen eretzeko konpromisoa baita, Findegiaren ikuspegiaren barruan sartzen dena”, azpimarratu du Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak.
Petronorren burua pozarren azaldu da, azkenean indarrean jarri ahal izan baitu bere aurrekoak, Josu Jon Imazek, hasitako egitasmoa. Eta itxaropentsu, berriz, Itsaslurreko baratzetan landuko diren produktu ekologikoek goi mailako kalitatea lortuko dutelakoan, Eneko Atxa, Arzak eta Subijana bezalako sukaldarien eskakizunak asetzeko beste.
Siderurgia Integraleko Fundazioaren presidentea den Miquel Roca Junyent-ek, bestalde, “erabateko ilusioa” azpimarratu du, “lan-jarduera eta aberastasuna sortaraziko duen gizarte-ekonomiazko egitasmo” honengatik. Eta segurtatu ere segurtatu du “hau guztia egin dugu ondo egiteko, eta eredugarria izan dadin helburuarekin”.
Itsaslur natura-gunea da, gune babestua eta jasangarria; izan ere, balio historiko handiko tokia da, arkeologia, fauna, geologia eta paisaia arloetako aspektu baliotsuak dituena eta aisia eta lehen sektoreko ekoizpen-jarduerak egokiro baterako dituena.
Garatuko diren labore moten artean, azpimarratu beharra dago tanta-ilarra, porrua, Ibarrako pipermina, cherry tomatea eta barraskiloak.
Hitzarmena, hemen.
Bideoa, hemen.