Lopez Atxurrak “gure kultura industriala babesteko beharra” azpimarratu du Euskadi Irratian

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea elkarrizketatu du Maite Artolak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan, non gure kultura industriala babesteko eta mimatzeko beharra azpimarratu duen.

Elkarrizketan zehar “Petronorrek zorionez osasun ona” daukala aipatu du, baina horrek ez duela esan nahi “geldi egon behar garenik”. Horregatik, findegian “berrikuntza proiektu berria” abian jarri dela aipatu du.

Elkarrizketa osoa, hemen.