Ekitaldian zehar, eta babesle guztien izenean, Jose Ignacio Zudairek hitza hartu zuen “proiektua arrakastaz garatu duten eta ikuspegi berdina partekatzen zuten pertsona zein erakundeen apustu zentzudun eta zintzoa” dela Orkestra azpimarratzeko.
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, jardunaldiak, Harvard Business School-ek egindako eta egun batzuk barru Bostonen aurkeztuko den, Orkestra Kasuaren aurrerapena eskaintzeko balio izan zuen. Halaber, Orkestrak, ekitaldi honekin, gizarte hausnarketa prozesu zabala ireki nahi izan zuen, Euskadik datorren urteetan aurre egin beharko dituen hamar erronka nagusien inguruan. Guztiak, lurraldearen gizarte-ongizatean aurrera egiteko funtsezko alderditzat, lehiakortasunaren hobekuntza kontutan izaten duen ikuspuntutik.