Petronorrek Bilboko Koralak Muskizen eskainiko duen kontzerturako sarrerak oparituko ditu

Bilboko Koralak kontzertua eskainiko du Muskizen.
Petronorrek, datorren abenduaren 16an, Bilboko Sozietate Koralaren Euskeria abesbatzak, Muskizen, eskainiko duen kontzerturako sarrera bikoitzak oparituko dizkie beren izen-abizenak, NAN zenbakia eta herria prentsa@petronor.com helbide elektronikora bidaltzen duten lehenengo 25 pertsonei.  

Gainera, 25 auzokide bakoitzari, bertaratzen diren guztiei bezala, kontzertuaren egunean, Meatzari Aretoko sarreran, koralaren CDa banatuko zaio, bikote bakoitzeko.

Kontzertu hau Petronorrek eta Bilboko Sozietate Koralak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren barne dago, horren bidez, findegia Koralaren babeslea izango da hurrengo hiru urteetan. Gainera, koralak 130 urte bete ditu aurten.

Kontzertua grabatu eta telebistaz (Tele7) emango da, eta CDV formatuan banatuko zaie interesa duten herritarrei.