Bilboko Sozietate Koralaren Euskeria abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Kontzertu hau Petronorrek eta Bilboko Sozietate Koralak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren barne dago, horren bidez, findegia Koralaren babeslea izango da hurrengo hiru urteetan. Gainera, koralak 130 urte bete ditu aurten.
Kontzertua grabatu eta telebistaz (Tele7) emango da, eta CDV formatuan banatuko zaie interesa duten herritarrei. Gainera, bikote bakoitzeko abesbatzaren CD bat oparituko da aretoaren atarian.
Kontzertua hasi baino lehen, sarrerak Meatzariko leihatilan eskuratu ahal izango dira 2 eurotan.